Trinko fenolikoa

Material fenolikoekin egiten ditugun lanen bidez esperientzia zabala lortu dugu zoruetako aplikazioetan nahiz material trinko fenolikoz egindako beste hainbat produktutan. Erabat hidrofugoa denez eta higadurarekiko erresistentea denez, balio anitzeko materiala da. Orokorrean urarekin kontaktu zuzena duten nahiz egunero erabiltzearen poderioz higadura handia duten instalazioetarako erabiltzen da.

Marpek, bestalde, material trinko fenolikozko akaberak dituzten produktuak eskaintzeaz gainera, osagarriak mekanizatzen eta fabrikatzen ditu: gainestalkiak, takillak, kabina sanitarioak, bankuak, eta abar. Polyrey markako 10 kolore ditugu stockean, eta Egger edo Abet Laminatti markak ere eskuragarri ditugu.

Manufacturas MARPEk material fenoliko trinkoz egindako altzariak eta produktuak fabrikatzen eta hornitzen ditu

Barneko taula trinko fenolikoak

Barrutik zelulosa-zuntza duten eta kanpotik fenol-erretxinez estalita dauden taula hauek presio eta tenperatura handian prentsatzen dira % 100 hidrofugoak izan daitezen.

Taula trinko fenolikoen diseinu ezberdinak, eman nahi diezun erabileraren araberakoak, jartzen ditugu zure esku. Barneko linea fenolikoa laborategietako altzarietarako, aldageletako takilletarako, kabina sanitarioetarako eta barneko hormak edo zoruak estaltzeko erabiltzen da.

Barneko Polyrey linea; kontsultatu stockean ditugun 10 koloreak.

PRODUKTUA FORMATUA LODITASUNA
TRINKOAK   12,5
B070 FA BLANCO 3660 x 1510 Bai
G059 FA GRIS CENIZA 3660 x 1510 Bai
G029 FA GRIS CLARO 3660 x 1510 Bai
B086 FA AZUL OSCURO 2600 x 2050 Bai
B048 FA AZUL CLARO 2600 x 2050 Bai
N005 FA NEGRO 3660 x 1510 Bai
P001 FA ARENA 2600 x 2050 Bai
G031 FA AMARILLO 2600 x 2050 Bai
R036 FA ROJO 2600 x 2050 Bai
P092 FA PISTACHO 2600 x 2050 Bai
C102 FA 2600 x 2050 Bai
G031 FA AMARILLO 2800 x 2050 Bai
     
TRINKO BAT   3
B070 FA BLANCO 2150 x 970 Bai
G029 FA GRIS CLARO 2150 x 970 Bai
G059 FA GRIS CENIZA 2150 x 970 Bai

Taula trinko fenolikoen gure katalogoa:



Polyrey enpresak taula trinko fenolikoak hornitzen dizkio Manufacturas MARPEri

Kanpoko taula trinko fenolikoak

Kanpoko linea fenolikoa, besteak beste, fatxada aireztatuetako itxiturak egiteko edo haurrentzako parkeetan erabiltzen da.

Kanpoko Polyrey Facade linea batez ere fatxada aireztatuetarako erabiltzen da. Erretxinez inpregnatutako tratamendu bereziari esker izpi ultramoreekiko erresistentea da, eta ez du kolorea galtzen. Era berean, eta taulari inpregnatzen zaion babesari esker, ez da higatzen eta ez du babes-geruza galtzen.

Polyrey taula fenolikoen bi diseinu ezberdin jartzen ditugu zure esku:

PRODUKTUA FORMATUA LODITASUNA
KANPOKO TRINKOA   8
203 3070 x 1240 Bai
M04F 3070 x 1240 Bai
W02F 3070 x 1240 Bai

Taula trinko fenolikoen gure katalogoa:



Polyrey enpresak taula trinko fenolikoak hornitzen dizkio Manufacturas MARPEri