Kabina sanitarioak

Neurrira egindako kabina sanitario fenolikoen proiektuak gauzatzen ditugu. Material trinko fenolikoa moldagarria, hidrofugoa eta iraunkortasun handikoa da, eta material ezin hobea da, beraz, hezetasunaren eraginpean egongo diren edo higadura handia izango duten kabina sanitarioak fabrikatzeko. Panel fenolikoz egindako era honetako kabina sanitarioak batez ere kirol-instalazioetarako eta eraikin publikoetarako fabrikatzen ditugu.

Kontsulta itzazu stockean ditugun Polyrey markaren koloreak, edo kabinak egiteko erabiltzen ditugun beste marka batzuetako (Egger edo Abet Laminatti) panel fenolikoek eskaintzen dituzten aukerak.