MDF zuntzezko taulak

MDF zuntz estandarrez edo zuntz mehez egindako taulak

MDF –dentsitate ertaineko zuntza– edo zuntzezko taula zur-zuntz trinkotuz eginda dago. Akabera eta erabilera ugari onartzen du: melaminizatua, HPL plakaz estalia, CPL plakaz estalia, enbalajea, egiturak, lakatua, bernizatua, eta abar. EGGER, KRONOSPAN, FINSA edo TAFIBRA markekin lan egiten dugu.

Lakatzeko zuntz berezia ere badugu, Fibralac izenekoa, Finsarena, edo Novolac, Tafibrarena. Material honek dentsitate handiagoa du, eta mekanizatuan akabera hobea ematea ahalbidetzen du, gutxiago lixatu behar izaten da eta laka edo berniz geruza gutxiago behar ditu.

Aurretik itsasgarri bat gehitu zaien zur-zuntzei presioa eginez eta beroa emanez egiten da taula hau, eta 650 kg/m3-ko gutxi gorabeherako dentsitatea du.

MDF zuntzezko taulak
PRODUKTUA FORMATUA LODITASUNA
    2,5 3 4 5 6          
MDF ZUNTZ MEHEA 2440 x 1220 Bai Ez Ez Ez Ez
MDF ZUNTZ MEHEA 2440 x 2050 Ez Ez Bai Bai Bai
    8 10 12 16 19 22 25 30 35 40
MDF ZUNTZ ESTANDARRA 2440 x 1220 Bai Ez Ez Bai Bai Bai Ez Bai Ez Bai
MDF ZUNTZ ESTANDARRA 3660 x 2050 Ez Bai Ez Ez Bai Ez Bai Bai Ez Ez

Hezetasunarekiko erresistentzia handiko MDF zuntzezko taula (hidrofugoa)

Hezetasunaren aurkako tratamendua eman zaion zuntzezko taula da, eta hezetasun-egoeratan, baina urarekin kontaktu zuzenik ez dutenetan, aplikatzeko da.

Hezetasunarekiko erresistentea den MDF zuntzezko taula (hidrofugoa)
PRODUKTUA FORMATUA LODITASUNA
    8 10 12 16 19 22 25 30 35 40
MDF ZUNTZ HIDROFUGOA 2440 x 1220 Ez Bai Bai Bai Bai Ez Ez Bai Ez Ez
MDF ZUNTZ HIDROFUGOA 3660 x 1830 Ez Bai Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez Ez