Binilo-zoruak

Betiko zoru laminatuak eskaintzeaz gainera, binilozko edo PVCzko zoru sintetikoek eskaintzen dituzten aukerez jabetzeko aukera ere ematen dizu Marpek.

Binilo-zoruak hezetasunarekiko, higadurarekiko edo produktu kimikoekiko erresistentzia handikoak dira, eta ezin hobeak dira sukaldeetan, bainugeletan eta merkataritza-proiektuetan, hala nola, ospitaleetan, tabernetan, eskoletan, eta abarretan, jartzeko.

Kontsulta ezazu binilo-zoruen gure aukera:

  • Binilo-zorua

Guztiz iragazgaitzak dira, eta beira-zuntzezko sare bat izaten dute barruan deformatu ez daitezen. Gainazaletarako 0,5mm-ko geruza erabiltzen eta gomendatzen dugu.

  • Kanpotik binilo-geruza eta barrutik WPCa duten zoruak

Binilo-zoruek beroaren eraginez izan ohi duten deformazio-arazoa saihesteko dago pentsatuta zoru-mota hori. Aurrealdean binilo-zoruaren abantailak ditu, eta konposizioan WPCrenak, deformatu ez dadin eta, aldi berean, iragazgaiztasunari eutsi diezaion.

  • Oinarri zeramikoa duten zoruak

Traffic ceramic biniloaren dilatazio-arazoak eta, aldi berean, PVCa erabiltzea saihesteko diseinatutako zorua da. Oinarri zeramikoa duten zoruak ekologikoak, iragazgaitzak eta iraunkorrak dira.

Manufacturas MARPEk binilo-zoruak fabrikatzen eta hornitzen ditu