Marperi buruz

Marpen 4 hamarkadatik gora daramatzagu zura lantzen. Familiako enpresa izanik, garaietara, materialetara eta zurezko altzarien joera eta diseinu berrietara moldatzen joan gara. Azpeitian sortu ginen, eta bertan joan gara hazten altzarigintzaren sektoreko enpresa osagarri gisa, eta azken urteotan profesionalentzako zur-saltegi gisa.

Mozketa, mekanizazio edo ertz-erremate zerbitzu osagarriak eskaintzen ditugu. Landu gabeko zurarekin beste lan osagarri batzuk ere egiten ditugu. Pasoko ateak fabrikatzen ditugu (melamina, HPLa eta fenolikoak erabiltzen ditugu), eta beste marka batzuetako ateen banatzaileak gara. Gure makinekin kabina sanitarioak taula konpaktu fenolikoz egin ditzakegu, eta burdineria altzairu herdoilgaitzez, muntatzeko prest uzteko.

Sukaldeko eta armairuetako ateak ere fabrikatzen ditugu, zurezkoak edo lakatuak, bai eta horien osagarriak ere: zokaloak, moldurak, argi-euskarriak, etab.

Marpek honako produktuak banatzen ditu: zoru laminatuak, binilo-zoruak, zurezko tronadurak eta geruza aniztuneko zoruak; melaminadun taulak, MDF taulak, aglomeratuak, taula trinko fenolikoak, taula kontratxapatuak, ateak eta gainestalkiak.

Materialik onenekin eta merkatuko marka nagusiekin lan egiten dugu beti:

Gure moldakortasunari eta ekoizpen-baliabideei esker edozein materialekin lan egin dezakegu: aglomeratua, MDF-zuntza, kontratxapatua, fenolikoa, melamina, etab. Esan iezaguzu zer behar duzun, eta zure proiektura ongien moldatzen den konponbidea emango dizugu.